Talo tailerra antolatu du Igartzako Monumentu Multzoak
Talo tailerra egingo dute Beasaingo errotan abuztuaren 28an arratsaldeko 17:00etan
Talo tailerra Beasaingo errotan // Goierri Turismo Aurtengo udaran, hainbat bisita tematiko eskaini ditu Igartzako Monumentu Multzoak, eta horien artean dago bihar egingo duten talo tailerra. Mendeetan zehar, monumentu multzoaren eraikinik garrantzitsuenetako bat errota izan da; bertan, irina, ogia eta taloak ere egiten ziren.
Tailerra 17:00etan hasiko da eta sarrera 4€ izango dira. Gogorarazi bisita hauetara joateko ezinbestekoa dela aldez aurretik izena ematea igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzita edota 943087798 telefono zenbakira deituta.













