Hamaika positibo kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 11 kasu berri daude Goierrin: lau Beasainen, bi Ordizian, eta kasu bana Gaintza, Lazkao, Legazpi, Legorreta eta Urretxun
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hamaika positibo kasu atzeman ditu: lau Beasainen, bi Ordizian, eta kasu bana Gaintza, Lazkao, Legazpi, Legorreta eta Urretxun. Osasun krisia hasi zenetik, 552 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Gipuzkoan 225 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 94 izan dira, eta Bizkaian 432. Euskal Autonomia Erkidego mailan 32 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 54 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 225 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/27 –—— 08/28
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 78…………………..+4
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1……………………+1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 27……………………+1
LEGAZPI ………….. 42……………………+1
LEGORRETA ………13……………………+1
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 167……………………+2
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 34…………………….+1
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 98
GOIERRI …………541……………..552(+11)