Mikel Mujika legazpiarra 'Girinon' arituko da bihartik aurrera
Mikel Mujika txirrindulari legazpiarra Caja Rural amateurrek Mikel Mujika hautatu du ‘Girino’ izenez ezaguna den txapelketan lehiatzeko. Bihartik aurrera jokatuko den 23 urtez azpiko Giro de Italian arituko da txirrindulari legazpiarra irailaren 5era arte. Guztira 8 etapa izango dira.













