Beste zortzi positibo kasu agertu dira Goierrin
Azken 24 orduetan atzemandako beste 8 positibo kasuren berri eman du Osasun Sailak. Ordizian eta Ormaiztegin hiruna kasu zenbatu dituzte, eta bana Beasainen eta Zumarragan.
PCR probetan positibo eman duten beste 8 kasuren berri eman du gaur Osasun Sailak. Ordizian eta Ormaiztegin hiruna kasu berri agertu dira, eta Beasainen nahiz Zumarragan, bana. Martxoan osasun krisia hasi zenetik, 572 dira COVID-19a atzemateko probetan positibo eman duten goierritarrak.
Gaurko txostenean, 146 positibo kasu zenbatu dituzte Gipuzkoan, 194 Bizkaian eta 89 Araban. EAE mailan, 249 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 33 ZIUn.
Eguneraketa: 08/31 09/01
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 83 ………………….. +1
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 28
LEGAZPI ………….. 44
LEGORRETA ………19
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 171 …………………….. +3
ORMAIZTEGI ……. 4 …………………….. +3
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 37
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 99 …………………….. +1
GOIERRI ……….. 564 …………….. 572(+8)