Beste 9 kasu berri azaleratu dituzte gaurko datuek
Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, beste 9 positibo kasu berri daude Goierrin. Legorretan (3), Beasainen (2), Ordizian (2) eta Zumarragan (2) agertu dira azkenak.
PCR probetan positibo eman duten beste 9 kasuren berri eman du gaur Osasun Sailak. Legorretan hiru kasu agertu dira, eta bina Beasainen, Ordizian eta Zumarragan. Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik, 581 dira guztira COVID-19a atzemateko probetan positibo eman duten goierritarrak.
Gaurko txostenean, 163 positibo kasu zenbatu dituzte Gipuzkoan, 246 Bizkaian eta 91 Araban. EAE mailan, 250 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 39 ZIUn.
Eguneraketa: 09/01 09/02
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 84 ………………….. +2
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 8
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 28
LEGAZPI ………….. 47
LEGORRETA ………21 …………………… +3
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 177 …………………….. +2
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 37
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 101 …………………….. +2
GOIERRI ……….. 572 ………………. 581(+9)