Celestino Tolosaren sendiak CAFi 133.665 euro eskatzen dizkio
Tolosa Asbestosisaren eraginez hil zen, Amianto zuntzak arnasteagatik. CAF konpainiak 26 urte egin zituen lanean, eta Gaixotasun Profesionaltzat hartzea nahi dute
Celestino Tolosaren familiak CAF konpainiari 133.665 euro erreklamatzen dizkio kalte ordain bezala. Izan ere, Amianto zuntzak arnasteak sortzen duen Asbestosisaren erruz biriketako transplantea egin behar izan zuen. Gorputzak ez zion transplantea onartu eta hil egin zen.
Tolosa 1973. urtean hasi zen CAFen lanean, galdaragintzan. 1999an lana utzi zuen, ezintasun iraunkor absolutua eman baitzioten. Tarte horretan CAFek ez zituen betetzen substantzia arriskutsuen inguruan legeak eskatzen minimoak eta, horrek, Tolosaren gaixotasunaren jatorrian zalantzak sortu zituen. 2006an Valdecillako Ospitaleko medikuek baieztatu zuten Asbestosia zuela eta orain, familiak, Tolosaren heriotza lan istripua izan zela eskatzen dute.
Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak kontzentrazioa deitu du etzirako, Donostiako Epaitegien aurrean, 11:4otan. Tolosaren sendiari babesa adieraztea eta amiantoak eragindako biktimen aitortza aldarrikatzea dira helburuak.