KZ Guneak, zabalik berriz ere
Aurrez hitzordua eskatu behar da, telefonoz. Informazio orokorra, izapideak, aurrez aurreko tutoretzat eta nabigazioa eskainiko dituzte
KZ Guneek hasi dute 2020/2021 ikasturtea. Zerbitzu guztiei eutsi diete, baina segurtasun neurriekin: telefonoz hitzordua eskatu behar da eta nahi den zerbitzua zehatz adierazi. Era berean, musukoa une oro erabili behar da, segurtasun distantziak mantendu, edukiera mugak errespetatu eta inguruak garbi mantendu behar dira.
Guneak astelehenetik ostiralera egongo dira irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Aurrez aurreko ikastaroak, tramitazioak, informazio orokorra eta nabigazio librea eskainiko dituzte. Azkeneko kasuan 20 minutuko txandak izango dira.