Bost positibo kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailak beste bost kasuren berri eman du gaurko txostenean. Urretxun eta Zumarragan bina zenbatu dituzte, eta bakarra Lazkaon.
Koronabirusaren datuen dantzak etenik gabe jarraitzen du. Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenaren arabera, bost positibo kasu berri daude Goierrin. Urretxun eta Zumarragan bina kasu atzeman dituzte, eta beste bat Lazkaon. Egunekoak ez ezik, orain arteko datu kopuru osoak ere eguneratu dituzte, eta zenbait gorabehera izan dira datuetan. Gaur gaurkoz, eta Covid-19aren krisia hasi zenetik, 581 izan dira Goierrin positibo eman dutenak.
EAE mailan datuek gorantz egin dute, baina gorakada hori egonkortzen ari dela esan liteke, azken egunetako datuei begira. Gaur 578 kasu berri zenbatu dituzte; horietatik 165 dira Gipuzkoakoak, 360 Bizkaikoak eta 53 Arabakoak. Hiru lurraldeen artean 259 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 56 ZIUn.
Eguneraketa: 09/02 09/03
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 88
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 30 …………………… +1
LEGAZPI ………….. 48
LEGORRETA ……. 19
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 174
ORMAIZTEGI ……. 5
SEGURA ……………. 6
URRETXU ……….. 40 …………………….. +2
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 103 …………………….. +2
GOIERRI ……….. 576 ……….……. 581 (+5)