Lazkaoko udal biblioteka 16:00etan zabalduko dute
LAZKAO // Udako oporraldiagatik abuztuan itxita eduki ondoren, Lazkaoko udal liburutegia herenegun zabaldu zuten berriro. Ordutegian aldaketatxo bat izango du, gainera. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeetan emango du zerbitzua bibliotekak, ohikoa duen bezala. Baina orain 16:00etan irekiko dute, 16:30ean beharrean. Itxi, berriz, 19:30ean, lehen baino ordu erdi bat lehenago.













