Miren Azkarate euskaltzaina hitzaldi emaile gaur Ataunen
Euskararen inguruko erronkak hitzaldia egingo du gaur Miren Azkarate Villar (Donostia, 1955) euskaltzain osoak Ataunen. Euskaltzaindiaren 100. urtemugan, Atauniker kultur elkarteak antolatu du hitzaldia. Udaletxean izango da, 20:00etan hasita, eta osasun neurriak hartu beharko dira. Azkaratek Joxe Migel Barandiaranek utzitako lekua hartu zuen Euskaltzaindian, 1992ko azaroan. Sarrera-hitzaldia ere antropologoari buruz egin zuen.