Santa Fe jaiei buruz batzarra gaur egingo dute Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako festei buruz hitz egiteko bilera antolatu du gaur udalak. Normalean ekain edo uztail aldean hasten bada ere batzordea elkartzen, aurtengo ziurgabetasunak eraginda, gaur arte atzeratu zuten batzarra. Herri Antzokian, 19:00etan izango da. Herriko talde, eragile eta elkarteetatik kide bana gonbidatu dute, eta edozein herritar ere joan liteke, aurrez izena emanda.













