Zinema emanaldiak bueltan dira
Beasaingo Usurbek, Ordiziako Herri Antzokiak eta Zumarragako Zelai Ariztik aste honetan ekingo diete zine emanaldiei, segurtasun neurriak gordeta.
Zinema bueltan da. Abuztuko oporren ondotik, Goierriko hainbat antzokik asteburuan ekingo diote berriz ere asteroko emanaldiei. Beasaingo Usurbek, Ordiziako Herri Antzokiak eta Zumarragako Zelai Ariztik dagoeneko iragarri dituzte asteburuko filmeen izenak eta ordutegiak. Covid-19 dela eta, segurtasun neurri guztiak hartuta egingo dituzte saio guztiak.
BEASAIN
Beasaingo Usurbe antzokiak estreinaldi batekin ekingo dio denboraldiari. Christopher Nolan zuzendariaren Tenet filma eskainiko dute, ostiraletik asteartera. Hilaren 11tik 14ra bitartean ere izango da film hori ikusteko aukera.
- Irailak 4, ostirala: 22:00
- Irailak 5, larunbata: 19:00 eta 22:30
- Irailak 6, igandea: 16:30 eta 20:00
- Irailak 7, astelehena: 18:30 eta 22:00
- Irailak 8, asteartea: 20:30 (jatorrizko bertsioa azpi-idatziekin)
ORDIZIA
Ordiziako Herri Antzokian, berriz, Iciar Bollain zuzendariaren azken filma, La Boda de Rosa ikusi ahal izango da, ostiraletik astelehenera bitartean.
- Irailak 4, ostirala: 22:15
- Irailak 5, larunbata: 19:30 eta 22:15
- Irailak 6, igandea: 19:30 eta 22:15
- Irailak 7, astelehena: 19:30
ZUMARRAGA
Zumarragako Zelai Arizti aretoan larunbatean ekingo diete zinema emanaldiei. Aurreneko astebururako, Santiago Seguraren Padre no hay más que uno 2 filma aukeratu dute. Adin guztietako publikoari zuzendutako filma denez, arratsaldeko saioan ere ikusi ahal izango da.
- Irailak 5, larunbata: 17:00, 19:30 eta 22:15
- Irailak 6, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15
- Irailak 7, astelehena: 19:30 eta 22:15