Arkaitz Garmendia eta Unax Iztueta garaile Lierniko txirrindulari proban eta kronoigoeran, hurrenez hurren
Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatutako Lierniko 39. Txirrindulari Probako juniorrak bi sektorekoa izan da. Errepideko lasterketan Limousin taldeko Arkaitz Garmendiak gurutzatu du helmuga lehen. Erlojupeko kronoigoera berriz, Ampo taldeko Unax Iztueta txirrindulariak irabazi du.
Gaur ospatu da Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatutako Lierniko 39. Txirrindulari Proba.
Junior mailako kirolariek, 55 kilometroko ibilbidea osatu beharra izan dute errepideko proban. Liernin amaitu den lasterketa Limousin taldeko Arkaitz Garmendiak irabazi du. Bigarren sailkatua Unax Iztueta izan da. Gontzal Arregik itxi du podiuma.
Bertako lehen berrogei sailkatuek erlojupeko kronoigoeran parte hartu dute. Erlojuaren aurkako igoera Ampo taldeko Unax Iztueta txirrindulariak irabazi du, 6 minutu eta 44 segundotan igoz Segurako bidegurutzetik Liernira.
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren twitter kontuan argitaratu dute sailkapen osoa:
LIERNIA.1. SEKTOREA.Sailkapena pic.twitter.com/W073KhmBLU
— Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa (@GTxF_) September 6, 2020
Liernia. 2. Sektorea eta sailkapen oso. pic.twitter.com/P9PkquYbCS
— Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa (@GTxF_) September 6, 2020