Goierri Kirol Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako kadeteek hitzordu garrantzitsua izan dute gaur Urretxun Amelio Mendijurren omeneko 37. Proban.
Legazpiko Udalak, Artzain Gazta elkartearekin elkarlanean eta Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako Artzain Gaztaren Gipuzkoako txapelketa Eneko Goiburuk irabazi du.
Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatutako Lierniko 39. Txirrindulari Probako juniorrak bi sektorekoa izan da. Errepideko lasterketan Limousin taldeko Arkaitz Garmendiak gurutzatu du helmuga lehen. Erlojupeko kronoigoera berriz, Ampo taldeko Unax Iztueta txirrindulariak irabazi du.