Igoera apalagoa izan da gaur eta 8 kasu berri zenbatu dituzte
Osasun Sailak emandako datuen arabera, 8 positibo gehiago agertu dira koronabirusaren testetan. Beasainen lau kasu berri daude, eta bana Lazkaon, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan.
Koronabirus kasu berriak atzeman dituzte Goierrin, zortzi guztira, Osasun Sailak emandako datuen arabera. Kopuruak igotzen jarraitzen badu ere, igoera hori azken egunetakoa baino apalagoa izan da. Beasainen agertu dira kasu horietatik erdiak, 4 guztira. Lazkaon, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan, beste kasu bana atzeman dute. Martxoan Covid-19aren osasun krisia hasi zenetik, 672 lirateke Goierrin guztira positibo emandako kasuak.
EAE maila 635 kasu berri zenbatu dituzte, 8.389 PCR proba eginda. Bizkaiak jarraitzen du kasu gehien dituen herrialdea izaten, 342 zenbatu dituzte gaur; Gipuzkoan 174 izan dira eta Araban 97. Hiru lurraldeen artean 233 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 55 ZIUn.
Eguneraketa: 09/09 09/10
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 3
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………… 102 ………….…………… +4
EZKIO-ITSASO …… 2
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 34 ……………………….. +1
LEGAZPI ………….. 52
LEGORRETA ……. 25
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 193 ……………………….. +1
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 7
URRETXU ……….. 52 ………………………… +1
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 122 ……………………….. +1
GOIERRI ……….. 664 ……….……..…. 672 (+8)
*Osasun Sailak emandako datuak.