Liburutegiko ikasgela erabilgarri dago Lazkaon
LAZKAO // Ikasturtea hastearekin batera, liburutegian dagoen ikasgela zabaldu du udalak. Bibliotekaren ordutegian erabili ahalko da, 16:30etik 19:30era. Martxoaren 14tik itxita egon da. Edukiera %60ra murriztu dute, eta arduradunak kontrolatuko ditu sarrera-irteerak.













