Osinberdera txango gidatua antolatu du Aralarko Parketxeak
ZALDIBIA // Osinberde putzura ibilaldi gidatua antolatu du Aralarko Parketxeak, larunbaterako. Osinberdeko erreka, ezkutuko paradisu txikia txangoan, Arkakako eta Aralarko urak eta kultura-paisaiak ezagutu ahalko dira. Lehen multzoa 09:30ean eta bestea 12:00etan joango dira, aparkalekutik. Helduek 4 euro eta umeek 2 ordaindu, eta izena eman behar da (943 18 03 35).













