Hamar positibo kasu gehiago izan dira Goierrin
Erdiak Beasainen zenbatu dituzte, Lazkaon eta Seguran bina, eta Zumarragan bakarra. Atzoko datuekin alderatuta igoera apala izan da.
COVID-19 antzemateko PCR probetan beste hamar positibo kasu atzeman ditu Osasun sailak Goierrin. Atzo bezalaxe –atzo guztira zortzi izan ziren–, Beasainen atzeman dituzte hamar horietatik erdiak, Lazkaon eta Seguran bina zenbatu dituzte, eta bat Zumarragan. Martxotik hona, 682 izango lirateke positibo emandako kasuak.
EAE mailan 574 kasu berri zenbatu dituzte -atzo 635-, 8.917 PCR proba eginda. Bizkaiak jarraitzen du kasu gehien dituen herrialdea izaten, 308 zenbatu dituzte gaur; Gipuzkoan 185 izan dira eta Araban 70. Hiru lurraldeen artean 247 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 58 ZIUn.
Eguneraketa: 09/10 09/11
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 3
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………… 106 ………….…………… +5
EZKIO-ITSASO …… 2
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 35 ……………………….. +2
LEGAZPI ………….. 52
LEGORRETA ……. 25
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 194
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 7 ………………………… +2
URRETXU ……….. 53
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 123 ……………………….. +1
GOIERRI ……….. 672 ……….……..……….. 682 (+10)
*Osasun Sailak emandako datuak.