'Oinezkoen Egunak' ekimenaren inguruko parte hartze prozesua jarriko du martxan Idiazabalgo Udalak
Ekimenak zer aldaketa izan ditzaken aztertzea du helburu parte hartze prozesuak. Irailaren 15etik 22ra izango da.
Covid19aren ondorioz, maiatzaren 15ean, Idiazabalgo Kale Nagusiko zati bat itxi zuen udalak oinezkoei lehentasuna eman eta tabernariei terrazak jartzeko lekua uzteko. Horrela, Oinezkoen Egunak ekimena jarri zuen abian.
Orain parte hartze prozesua jarriko du martxan Idiazabalgo udalak egitasmoaren inguruko iritzia jasotzeko. Aurrera begira zer aldaketa izan ditzaken aztertzea du helburu. Irailaren 15etik 22ra bitartean inkestak egingo dituzte herrian eta bizilagun eta eragile desberdinek foro bat osatuko dute gaia lantzeko. Foro hori irailaren 22an izango da, 15:30ean.