Euskaraldiaren bigarren prestaketa bilera bihar Lazkaon
LAZKAO // Ahobiziak eta Belarriprestak lantzeko eta Ariguneak izendatzeko, bigarren bilera bihar egingo dute Lazkaon, Euskaraldiaren harira. Kultur etxeko erakusketa aretoan, 19:00etan hasiko da batzarra, eta ordubete iraungo du. Bakoitzak bere inguruan eragile horiek lortzeko ahalegintxoa egitea izango da Euskaraldiaren prozedura, prestaketa prozesuan. Bilera irekia da.