Imanol Rego izango da Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi berria
Hector Olabegogeaskoetxearen zuzendari nagusi postua hartuko du Imanol Rego Goi Ingeniariak
Schneider Electric-en goi erantzukizuneko postu ezberdinetan aritzetik, Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi berria izatera pasako da Imanol Rego Goi Ingeniaria, MBA bat duena.
Aurretik postu honetan zegoen Hector Olabegogeaskoetxea, Irizar taldera itzuliko da berriro, eta horregatik Imanol Regok hartuko du bere lekua. Hala ere, Irizar e-mobilityri lotuta jarraituko du Hectorrek, non erantzukizun exekutiboak izango dituen.
Irizar e-mobilityk zabaldutako prentsa ohar baten bidez, “arrakasta profesional handienak opa dizkiote” Regori, eta “bere aurrekoak hasitako hazkunde-bidearekin jarraitzea, eta jardueraren garapena merkatu berrietarantz indartzea” espero dute.