Liburutegiak ohiko funtzionamendua berreskuratu du
Udal liburutegiak goizeko eta arratsaldeko ordutegia berreskuratu du eta barruan egoteko aukera erabilgarri dago. Gehienezko edukiera hamar lagunekoa da
Beasaingo udal liburutegiak goizetako eta arratsaldeetako ordutegia berreskuratu du. 10:00etan zabalduko ditu ateak 13:00ra arte. 15:30ean hasiko da bigarren txanda, 19:00ak jo arte.
Bertan egoteko aukera ere badago hemendik aurrera. Gehienezko edukiera hamar lagunekoa da. Sartu aurretik eskuak garbitu beharko dira eta maskara une oro erabili behar da. Mahaietan eseri nahi izanez gero, kontrol gunean izena eman behar da eta distantziak errespetatuz eseri behar da. Amaitutakoan, bakoitzak bere ingurunea garbitu beharko du bertan dauden produktuekin. Liburuak entregatzeko, aldiz, sarreran egokitutako kutxan utzi behar dira. Erabilera publikoko ordenagailuak ez daude erabilgarri.