Mugikortasunaz batzar irekiak dituzte Olaberrian
OLABERRIA // Garraio eta mugikortasun kolektiboa hobetzeko helburuz Olaberrian burutzen ari diren hausnarketa prozesuan, batzar irekiak egingo dituzte orain. Bihar Ihurreko gimnasioan eta etzi udaletxean dira, 18:30ean biak. Mugikortasun ohituren diagnostikoa erakutsiko dute, eta hobekuntza aukeren gainean hausnartuko dute.