Urriaren 3an Goierriko tontor nagusiak igoko ditu Izan Bidea ekimenak
Sarek dei egin du Euskal Herriko 650 menditara presoak etxeratzeko aldarria eramateko. Tartean, Goierriko mendi nagusiak daude
Sarek antolatutako Izan Bidea ekimenak Euskal Herriko 650 tontorrera eraman nahi du presoak etxeratzeko aldarrikapena. Tartean, besteak beste, Aizkorrira, Izaspira eta Txindokira igoko dira soinean mezu erreibidikatzaileak hartuta. Parte hartu nahi duenak www.650tontor.sare.eus helbidean eman behar du izena.
Mendizalea amorratua zarela diozu… eta oraindik ez duzu urriaren 3ko mendi igoera erraldoirako izena eman?! Zeren zain zaude? Eskuratu zure #IzanBidea kamiseta, aukeratu zure tontorra, eman izena https://t.co/YogkMoYuLc orrian eta eskuratu zure bandera! Prest zaude? #650tontor pic.twitter.com/expvia5u7n
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) September 14, 2020