Beasaingo Udalak lapurrekin arretaz ibiltzeko eskatu du
Lapurrek besarkada solidarioa izeneko sistema erabiltzen dute. Ezagunen bat direlakoan besarkatu egiten dute biktima eta baliozko obejektuak osten dizkiete
Beasaingo Udalak herritarrei lapurretak ekiditeko tentuz jokatzeko eskatu die, eta gertatuz gero, udaltzaingoarekin (943 02 80 80) edo Ertzaintzarekin (934 53 88 20) lehenbailehen harremanetan jartzeko.
“Azken hilabeteetan” besarkada solidarioa metodoarekin lapurreta bat baino gehiago izan da herrian. Lapurrek besarkatu egiten dute biktima ezagun bat delakoan, eta une horretan baliozko gauzak kentzen dizkiete. Normalean, bakarrik doazen adineko pertsonak izaten dira biktimak. Horregatik, bitxiak ezkutuan eramatea eta jendea dabilen inguruetan ibiltzea gomendatzen dute arduradunek.