Gipuzkoako V. orientazio liga herrikoia, Otzaurten
Igande honetan izango da, Aizkorri-Aratz parke naturalean
ZEGAMA // Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, Gipuzkoako V. orientazio liga herrikoiaren 4. proba Aizkorri-Aratz parke naturalean izango da, igandean. Otzaurten jarriko dute harrera gunea. Lehenengo irteerak 9:00etan izango dira, eta azkenekoak 14:00etan. Helmuga itxiera 15:30etan egingo dute. Parte hartzaileek maskara eraman beharko dute uneoro.