Hamabi positibo kasu berri agertu dira Goierrin
Osasun Sailak emandako datuen arabera, Beasainen, Ezkio-Itsason, Legazpin, Olaberrian, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan agertu dira kasuak.
Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, hamabi positibo berri atzeman dituzte koronabirusaren probetan 24 orduan. Kasuak Beasainen (3), Ezkio-Itsason (1), Legazpin (3), Olaberrian (1), Ordizian (1), Urretxun (2) eta Zumarragan (1) agertu dira. Martxoan osasun krisialdia hasi zenetik, 750 dira orain arte positibo eman duten goierritarrak.
EAE mailan 519 kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, 9.166 PCR proba egin eta gero. Bizkaiak du positibo berrien kopururik handiena (232), Gipuzkoan 190 izan dira, eta Araban 85. Hiru lurraldeen artean 291 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 53 ZIUn.
Eguneraketa: 09/17 09/18
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 4
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 119………………………… +3
EZKIO-ITSASO …… 2………………………… +1
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 39
LEGAZPI ………….. 52………………………… +3
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 2………………………… +1
ORDIZIA ………… 194………………………… +1
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 59………………………… +2
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 125………………………… +1
GOIERRI ……….. 738……….……..……….. 750 (+12)