Igandean egitekoa zen Jubilatu Eguna ez dute ospatuko
Segurako Udalak eta Atseden Jubilatu Elkarteak erabaki dute ekitaldirik ez egitea
SEGURA // Igandean egitekoa zen Jubilatu Egunean ez dute ospakizunik egingo covid19a dela eta. Segurako Udalak eta Atseden Jubilatu Elkarteak erabaki dute ekitaldirik ez egitea osasuna zaintze aldera. Halere, udaletik gozokiak eramango zaizkie etxera 65 urte beteta dituzten herritarrei. Atzo egin zituzten lehenengo banaketak, eta igandera bitartean egingo dituzte denak zinegotzien eskutik.