Liburutegiko zerbitzu presentziala martxan da berriro
Segurarrek bertan ikasi edo irakurtzeko aukera izango dute
SEGURA // Covid 19 dela eta segurarrek ezin izan dute liburutegia era presentzialean erabili, baina martxan jarri dute berriro zerbitzua. Bertan ikasi edo irakurtzeko aukera izango dute. Liburuen mailegua Internet bidez edo telefonoz egitea eskatu dute. Gehienez 15 lagun sartuko dira, eta haurren gunean gehienez haur bat eta heldu bat. Amaitzean erabilitako materiala garbitu beharko da.