Lierni Armendariz Duesoko espetxera gerturatuko dute
Armendariz A Laman zegoen preso, Pontevedran. Beasaindik 156 kilometrora gerturatu dute
Lierni Armendariz Cantabriako Duesoko espetxera gerturatuko dute. Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak hala iragarri du. Espetxe Instituzioek adierazi dute hark ere onartzen duela espetxe legeria, eta konpromisoa hartu duela erantzukizun zibila ordaintzeko.
Armendariz 2001ean atxilotu zuten eta orain arte A Laman zegoen preso, Beasaindik 700 kilometrora. Duesoko espetxera 156 kilometro daude Beasandik. 30 urteko zigorra betetzen ari da eta 2023ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Armendarizeko batera Juan Carlos Herrador, Unai Fano, Jesus Arkauz eta Gorka Loran presoak ere Euskal Herrira hurbilduko dituzte.