Argigraphia bisitatzeko izena eman beharko da
Hiru bisita antolatu dituzte Fotoetxe zaharrean
BEASAIN // Argigraphia erakusketak etzi, ateak zabalduko ditu, Nafarroa 23 lokalean, Fotoetxe zaharrean. Hiru bisita antolatu dituzte: 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan. Ikusi nahi duenak izena eman beharko du Mirentxun liburu dendan, Jokin Telleriarenean edo Jon egunkarietan. Argigraphia Josemari Telleriaren argazkiekin eta Murumendiko haurren marrazkiekin eta testuekin osatutako erakusketa da.













