Beasaingo PSE-EErentzat erabaki okerra da Aldasorok alkate eta legebiltzarkide lanak uztartzea
Alvarez bozeramailearentzat "ulertezina" da Beasaingo auzoak jaramonik egin gabe dituen bitartean Eusko Legebiltzarrari eskaintzea denbora
Eva Alvarez da PSE-EEren alkategaia. Beasaingo PSE-EE “kezkatuta” agertu da Aitor Aldasorok alkate eta legebiltzarkide lanak uztartuko dituelako. Eva Alvarez bozeramaileak kontuak eskatu dizkio: “Osasun, ekonomia eta gizarte larrialdiaren erdian uste duzu garai ona dela alkatea %100ean ez egoteko? Ez dugu erabakia ulertzen eta uste dugu okerra dela”. Alvarezek gogorarazi dio alkatearen helburu nagusia Beasain dela. Hala, “ulertezina” zaio Beasaingo auzoak alboratuta dituen bitartean Eusko Legebiltzarrera joatea.













