24 orduan hamaika kasu berri agertu dira eta 800eko muga gainditu da Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, hamaika kasu berri agertu dira Goierrin 24 orduan
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hamaika positibo kasu atzeman ditu, eta gaurko emaitzekin 800eko kasu positiboen muga gainditu da Goierrin. Kasurik gehienak Urretxun agertu dira (7), eta gainontzekoak Lazkao (1), Ordizia (2) eta Zumarragan (1). Osasun krisia hasi zenetik, 806 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAEn 518 positibo zenbatu ditu guztira Osasun Sailak 24 orduan, 10.825 PCR proba egin eta gero -atzoko egunean baino gehiago-. Kasu horietatik 182 Gipuzkoan izan dira, 79 Araban eta 229 Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidego mailan 278 dira egun ospitaleratuta daudenak, eta horietatik 52 daude ZIUn.
Eguneraketa: 09/23 09/24
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 131
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 42…………………………+1
LEGAZPI ………….. 64
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 210…………………………+2
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 65…………………………+7
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 127…………………………+1
GOIERRI ……….. 795……….……..……….. 806(+11)