Amets Artzallusekin gaur eta artistekin bihar solasaldiak
Bihar Jokin Telleria margolaria, Antton Fernandez bertsolari eta dantzaria eta Pott zeramikakoak izango dira
GABIRIA // Udaberri Kulturalean ezeztatu ziren hiru saio asteburuan egingo dituzte Gabirian. Gaur, Amets Artzallus idazlea Miñan liburuaz mintzatuko da, Irakurle Txokoan (kultur etxea, 19:00). Bihar, artistekin mahai-ingurua egingo dute (18:30). Jokin Telleria margolaria, Antton Fernandez bertsolari eta dantzaria eta Pott zeramikakoak izango dira. Etzi, Leintz-Gatzagako gatz sorlekura txangoa dago (09:00).