Argazkirik onenak aukeratzeko garaia
Udako Argazki Lehiaketan lanak aurkezteko epea bukatuta, argazkirik onenak aukeratzeko garaia da orain. Hilaren 29ra arte eman daiteke botoa.
Goierriko Hitzaren Udako Argazki Lehiaketa bigarren fasean sartu da. Lanak aurkezteko epea bukatu da dagoeneko, eta aurten 42 lagunek aurkeztu dituzte argazkiak. Orain irudi guztiak ikusi eta gustukoenak aukeratzeko garaia da. Hilaren 29ra arteko epea dago botoa emateko, Udako Argazki Lehiaketaren atalean sartuta.
Lehiaketa irekia da eta edonork izan du parte hartzeko aukera. Lan guztiak Joxe Mari Telleria argazkilariaren Nafarroa 23 estudioan (Fotoetxeren lokal zaharra) jarriko dituzte ikusgai. Sari banaketa ere bertan izango da, urriaren 8an.