Euskaraldian izena emateko aukera dute herritarrek, gaurtik
BEASAIN // Gaur, 16 urtetik gorako edozein herritarrek Euskaraldian izena emateko aukera izango du. Honela, gaur, 18:00etan Zubimuzu plazan (euria ari badu plaza azpian) izena emateko mahaia jarriko dute Euskaraldiko batzordeak eta Aittu euskara taldeak. Segurtasun tarteak mantenduko dira. Azaroaren 20an hasiko da bigarren Euskaraldia.













