Euskaraldian, norbanakoen txanda
Euskaraldian norbanakoek izena emateko epea zabaldu dute. Beasainen Zubimusu plazan jarri dute postua eta ilarak sortu dira lehen egunean
Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago. Gaur zabaldu dute, eta ikustarazteko, Beasaingo Zubimusu plazan postua jarri dute. Ilarak sortu dira izena eman ahal izateko. Izena emateko herriko talde eragilearekin harremanetan jarri behar da edo sakeleko app-aren eta webgunearen bidez egin daiteke.
Izena ematerakoan hartuko den rola erabaki behar da: ahobiziek Euskaraldiko hamabost egunetan euskaraz dakien edonori euskaraz egiteko eta lehen hitza beti euskeraz egingo dutenaren konpromisoa hartzen dute. Belarriprestek, aldiz, euskaraz dakiten guztiei euskaraz egiteko eskatuko diete.
Norbanakoen txanda iristearekin batera entitateena amaituko da, igandean. Entitateei ariguneak sortzeko aukera eskaini zaie, aittuguneak Beasainen, euskaraz lasai aritzeko espazioak sortzeko helburuarekin.