Herriko sagardo lehiaketa egin dute Olaberrian
Bederatzi etxetan egindako sagardoak aurkeztu zituzten.
OLABERRIA // Larunbat arratsean egin zuten Olaberrian III. Sagardo Lehiaketa Herrikoia, koronabirusaren neurriak hartuta, Arkupe elkartean. Bederatzi etxetan egindako sagardoak aurkeztu dituzte: Aranguren, Arangurentxiki, Barrene, Haize-Leku, Handikosoro, Makaztegi, Remigiorena, Txara-Berri eta Urkiolazpi. Dastaketa herrikoian puntu gehien Txara-Berrikoak lortu zuen (205,5), eta Uxue Urteagak jantzi du txapela. Haize-Leku (204) eta Barrene (188) geratu dira ondoren.