Naiara Goia Gizarte Berrikuntzarako zuzendaria izango da

SEGURA // Naiara Goia Imaz segurarra Arantzazuko Gizarte Berrikuntzarako laborategiko zuzendaria izango da, Arantzazu Gaur Fundazioko patronatuko erakunde eta eragileek erabakita. Uztailaren bukaeran sortu zuen Berrikuntza sozialerako laborategia fundazioak, elkarbizitza, ongizatea, lana eta aldaketa klimatikoaren inguruko lanketa egiteko. Goiak gidatuko du.