Ainhoa Barbarin preso urretxuarra berrogeialdian jarri dute
Picassent kartzelako 2 presok positibo eman eta gero, beste 80 zaintzapean jarri dituzte, tartean Barbarin urretxuarra.
Espainiako Espetxeen Zuzendaritzak EFE albiste agentziari emandako informazioaren arabera, Picassent (Valentzia) kartzelako 80 preso baino gehiago berrogeialdian jarri dituzte, bi presok positibo eman ondoren. Itxialdian jarri dituztenen artean dago Ainhoa Barbarin preso politiko urretxuarra.