Gazte Koordinadora Sozialistak "burgesiaren zuzeneko diktadura" eta oligarkiak, politikariek eta enpresariek ezarritako "salbuespen egoera" salatu du, Ordizian egindako elkarretaratzean.
Gizonen osasunaren inguruan kontzientziatzeko Movember kanpaina martxan da aurten ere. Beasain, Lazkao eta Ordiziako hainbat talde eta komertziok parte hartuko dute.
Alarma egoerak eta herrikako konfinamenduak asko murriztu dute aisialdirako aukera. Gaurko eguraldia aprobetxatuz, ordea, herritar asko atera dira herri inguruan paseoan, giroarekin gozatu eta arnas pixka bat hartzera.
Asteroko azokari eutsi egin diote Zumarragan, baina neurriak zorroztuta. Hiru gunetan banatu dute feria, sarrera eta irteerak bananduta.
Alarma egoerak muga asko jarri dizkie Goierriko jatetxeei, baina ondoko herrira bazkaltzera joan daitekeela gogorarazi dute. Jatetxe batzuk etxerako janaria prestatzen ere hasi dira.
Zaldibiako udazkeneko kultur egitarauaren barruan, Txan Magoaren eta Andoni Ollokiegiren emanaldiak izan dituzte. Segurtasun neurri guztiak beteta, jende ugari bildu da bi saioetan.
Mendiko erreskatean trebatzeko formakuntza jasotzen ari dira Gipuzkoako berrehun suhiltzaile Ataunen, Jentilbaratzako harrobian. Suhiltzaileek ontzat jo dituzte probak, eta oso esperientzia ona dela adierazi dute.
COVID-19ak eraginda, bertan behera geratzen ari dira jende asko elkartzen duten ekitaldiak, eta azoka bereziak ere ez dira salbuespen bat. Gipuzkoan, berrogei baino gehiago antolatu ohi dituzte azaro-abenduetan. Azoketan izaten diren ekoizleek diote diru iturri garrantzitsu bat galduko dutela.
Ane Odriozola legazpiarrak bigarren liburua kaleratu du, Gibolako sekretuari jarraipena emanez. Latxartegi aretoan egin behar zuen aurkezpena bertan behera utzi, eta liburuak sinatzen jardun zuen ostegun iluntzean udaletxe aurrealdean. Ilara luzeak sortu ziren.
Nøgen taldeak kontzertua eskaini du, streaming bidez, Ezkioko Igartubeiti baserriko ganbaratik.
Taldekako kirol jarduerak bertan behera utzi zituzten joan den astean Legazpi eremu gorrira igaro zenean; gaur bertan jakinarazi dute ikastaroak egin daitezkeela, hainbat neurri hartuta.
Zubikoeta industrialdean luiziak izan dira azken euriteen ondorioz. Sortutako kalteak konpondu ditu udalak, eta harrizko horma eraiki dute.
Alardea gaur izango da, aurreikusi baino bi ordu lehenago. Antzokiko leihatillan sarrerak hartu behar dira aurretik. Inguruko herrietako txistulariak ere izango dira
Pasa den asteburuko etenaldiaren ondoren, berriz zabalduko dute antzokia, aforoa %50era murriztuta.
Feriak sortzen dituen jende pilaketa handiak ekiditze aldera eta osasuna lehenetsiz bi udalek bat egin dute erabakia hartzerakoan.
Gazte Asanbladak astebururako antolatua zuen Arimen Eguneko jaialdia atzeratu egingo dute, egoera dela eta.
Ohi bezala, urteko egutegia osatuko du Segurako Udalak argazkiekin. Azaroaren 20an argitaratuko dute aukeratuen zerrenda eta sari banaketa abenduaren 12an izango da
Dantz Point egitasmoaren barruan Yngrid DJak saio berezia egin du, Zeraingo meategiak eskenatoki hartuta.