Ane Mintegik Roland Garros Junior-eko binakako partida irabazi du
Victoria Jimenezekin batera, Pia Lovric eta Amarissa Kiara bikotearen aurka irabazi dute bi setetan: 6-4 eta 6-3.
Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrak Roland Garros Juniorreko binakakako partida irabazi du lehenengo itzulian, Victoria Jimenez Kasintsevarekin batera. Pia Lovric eta Amarissa Kiara Toth bikotearen aurka irabazi dute, 6-4 eta 6-3.
Bigarren itzulia Julie Belgraver eta Celia Belle Mohr-en kontra izango da. Partida hori irabaziko balute, binakako Roland Garros Juniorreko finalaurdenetara pasatuko lirateke.
Euskadiko Txapeldun
Banakako Roland Garros txapelketan Mintegi lehiaketatik kanpo geratu zen lehenengo itzulian. Alexandra Vecic-en kontra galdu zuen 6-4 eta 6-3. Binakako txapelketan gogor aritzeko aukera du orain.
Duela astebete inguru Euskadiko Txapelketa irabazi zuen tenislari idiazabaldarrak hirugarren aldiz. Finalean Mercedes Aristegiri gailendu zitzaion 6-2 eta 6-4.