Beste 12 positibo kasu
Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenaren arabera, 12 positibo kasu gehiago daude eskualdean. Zumarragan, Urretxun, Legazpin eta Beasainen agertu dira azkenak.
Gaur beste 12 COVID-19 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Igoera azken egunetan baino apalagoa da, baina azken asteetako bataz bestekotik gora jarraitzen du. Zumarraga da kasu berri gehien dituena 5 positiborekin; Legazpin eta Urretxun hiruna atzeman dituzte, eta beste bat Beasainen.
953 dira martxotik honako gaixotutako goierritarrak, nagusiki, ordiziarrak, zumarragarrak eta beasaindarrak. Aste honetan koronabirusak jota hil den beasaindar baten berri ere eman du Osasun Sailak. COVID-19aren krisia hasi zenetik, 53. hildakoa da eskualdean.
Kasu berriak: | Denera: | |
Altzaga | 1 | |
Arama | 5 | |
Ataun | 6 | |
Beasain | 1 | 164 |
Ezkio eta Itsaso | 8 | |
Gabiria | 5 | |
Gaintza | 2 | |
Idiazabal | 11 | |
Itsasondo | 14 | |
Lazkao | 55 | |
Legazpi | 3 | 90 |
Legorreta | 30 | |
Mutiloa | 5 | |
Olaberria | 3 | |
Ordizia | 248 | |
Ormaiztegi | 14 | |
Segura | 11 | |
Urretxu | 3 | 86 |
Zaldibia | 9 | |
Zerain | 0 | |
Zegama | 22 | |
Zumarraga | 5 | 164 |
GOIERRI | 12 | 953 |