Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko epea
EZKIO // Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren errolda ireki dute. Ordainketarako epea azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Ordainagiri helbideratuen bidez edo udaletxearen kontu korrontean ordaindu daiteke. Erreklamazioak Udaletxeko Sarrera Erregistroan egin behar dira. Epez kanpo ordaintzen duenari berandutza interesak kobratuko zaizkio.