Edukiontzi marroia eta grisa jarri dituzte Araman
ARAMA // Herrigunean txartelarekin irekitzen diren errefusa eta organikoarentzako edukiontziak jartzea adostu dute udalak eta Sasietak, eta laster jarriko dituzte, beheko aparkalekuan, Kale Nagusian eta Atarin. Edukiontziak ireki ahal izateko txartel berriak, bihar banatuko dituzte, etxebizitza bakoitzeko bat. Organikoarentzako edukiontzi marroia egunero eta errefusarentzako edukiontzi grisa igandero ireki ahalko dira.