Resti erabil daiteke berriz, kirola egiteko edo jolaserako
ZALDIBIA // Pandemia martxoan hasi zenetik itxita egon ondoren, Zaldibiako Udalak lehengo ostiralean zabaldu zuen berriro Resti pilotaleku itxia. Kirola egiteko edo jolas librerako erabil daiteke berriz ere. 09:00etatik 22:45era egongo da zabalik. Ahal denean, kanpoan ibiltzeko gomendatu du udalak, hala ere.













