Goierriko ostalari, merkatari eta zerbitzuetako langileen manifestazio jendetsua
Beasaingo eta Ordizian plazak lotu dituzte manifestazio zaratatsu batekin. Astelehenean Lazkaon egingo dute mobilizazioa
Goierriko ostalari, merkatari eta zerbitzu alorreko langileak kalera irteten ari dira taberna eta jatetxeen irekiera eskatzeko. Gaur Beasaingoen eta Ordiziakoen txanda izan da. Manifestazioa egin dute. Ordiziatik abiatu dira eta Beasainen amaitu dute. Lazkaoko ostalariek beraiekin bat egin dute eta Goierri garaiko batzuk ere parte hartu dute. Astelehenetan Lazkaoko ostalariek egingo dute manifestazioa. 13:00etan abiatuko dira.