Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Filmerako moduko bizitza, liburura

Ormaiztegi
Kultura

Agustin Galabide ormaiztegiarrak biografia idatzi du. Itziar Sistiaga idazleak moldatu dio 'Maldito Gorri' liburuan, nobelaren moldean jarrita. Literatura-trama harrigarria plazaratu du.

2020/12/08
Aimar Maiz

Zuek Itxuneko Agustin bezala ezagutzen nauzue, baina hori nire bizitzaren parte txiki bat besterik ez da», ohartarazi du Agustin Galabide Pellejero ormaiztegiarrak. Maldito Gorri (Gorri arraioa) liburua eskuetan du; bere bizitzako eta bizitzaren lana da, zentzu guztietan. Goierriko liburu-dendetan dago salgai: Gerriko (Lazkao), Mirentxu eta Jon Aranburu (Beasain), Larratxa (Ordizia), Pagosa eta Estankoa (Ormaiztegi). Elkarren dendetan ere bai, eta Amazonen ebook-a.

Agustin Galabideren biografia nobelatua da Maldito Gorri. Itziar Sistiaga idazleak (Irun, 1980) moldatu du literaturaren neurrietara, eta haren izenpean atera dute, autoedizioan. Galabidek berak aurrez idatzitako oroimenetan oinarritu da, ordea. Sistiagaren hirugarrena da.

«Betidanik idatzi nahi izan dut nire historia, baina denborarik eta balorerik ez neukan», aitortu du Galabidek hitzaurrean. Sormen idazketa tailerretan apuntatu zen, barrukoa papereratzeko luma zorrozteko. Baina azkenean idazle batengana jo zuen, «historiari arima atera ziezaion». Maldito Gorri da emaitza.

Iazko abenduan azaldu zizkion Itziar Sistiagari egitasmoa eta eskaria. Ez zuten elkar ezagutzen. «Nahi zuena idazten utzi nion», dio Galabidek. Aukerarekin eta historiarekin tentatuta baiezkoa eman, eta otsailetik maiatzera bitartean ondu zuen.

«Amodio historiak, laguntasunenak eta bilaketa pertsonalaren historiak daude. Asko aporta dezakeen pertsona da Agustin. Nahastu, erori eta berriz altxatzen dena da. Beti berrasmatzen ari da, etengabe saiatzen. Horregatik bat egin nuen berarekin. Bere biztizako ateak parez pare ireki dizkit, ezezagunak ginen arren», azaldu zuen Sistiagak azaroaren 21eko aurkezpen telematikoan. Ordura arte eginarekin «zerikusirik ez» zeukan Galabideren historiak. «Nire erosotasun eremutik aterarazi nau», gehitu du idazleak. Galabidek gainbegiratu du prozesua.

Irakurleekin topaketa

Biografia du oinarrian eleberriak, baina badu fikziotik ere. «Kontatzen denaren %90 egia da; beste %10a, berak eta nik sortutakoa», aitortu du Sistiagak. Liburua zabaltze fasean dago orain, eta hilabete batzuk barru irakurleekin topaketa bat antolatzeko asmoa daukate, «Agustinek datu gehiago eman ditzan, eta egia zer den eta lizentzia literarioa argitu dezan».

Booktrailerra ere grabatu dute, historian girotutako trailer edo antzezpen laburra (itziarsistiaga.com). Liburua 326 orrialdekoa da, gaztelaniaz dago, eta protagonistek munduan zeharreko itsasoetan egindako zeharkaldien sei mapa ditu.

 

Erlazionatutako edukiaTelegrafista baten bizitzaren mezua lau haizetara

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut