Sorkuntza lanen lehiaketa antolatu dute gabonei begira
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak Gabonetako sorkuntza lanen lehiaketa bana antolatu ditu. Postal, eskulan, idazlan eta bideo lehiaketa dago batetik, haurrei zuzendua HH2tik hasi eta LH6tik gorakoentzat. Lanak abenduaren 23rako aurkeztu behar dira. Bestetik, apaindutako balkoien lehiaketa dago. Oinarriak www.idiazabal.eus-en.













