Alex Txikon-en 'Pumori mendiaren alaba' filma, bihar
ZERAIN // Bihar, abenduaren 11, Mendiaren Nazioarteko Eguna izango da eta, hori dela eta, Zeraingo Oamendi Kirol Klubak ikus-entzunezkoa eskainiko du: Alex Txikonen Pumori mendiaren alaba filma emango dute kultur etxean, 18:30ean. Pandemia egoeragatik aforoa kontrolatu ahal izateko aurrez izena ematea gomendatu dute, oamendikirolkluba@gmail.com helbidera idatzita.













